Páginas

miércoles, 12 de diciembre de 2018

HAURREN ESKUBIDEEN ASTEA

AZAROAREN 19TIK 23RA HAURREN ESKUBIDEEN ASTEA OSPATU GENUEN:

0 ETA 18 URTE BITARTEKO HAUR GUZTIOK, BABESTEN GAITUEN NAZIOARTEKO LEGE BAT DUGU. HAUR GUZTIOK ESKUBIDE BERBERAK DITUGU.

HORREK ESAN NAHI DU, GOBERNUEK,FAMILIEK ETA INGURATZEN GAITUZTEN GUZTIEK BABESTU EGIN
BEHAR GAITUZTELA, ETA TRATU ONA EMAN BEHAR DIGUTELA. 

HAUR GUZTIAK GARA GARRANTZITSUAK!
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

martes, 11 de diciembre de 2018

INUITAK IPAR POLOAN

***                            ***                         ***                           ***                         ***


Ba ahal dakizue Inuit Artikoan bizi den etnia bat dela? 

Etnia honen inguruan asko ikasi dugu ikasgelan, adibidez; 

Inuitak, Iglu deituriko izotzezko etxeetan bizi dira.
Hauek hotzetik babesteko larru lodiak jantzi behar dituzte.

Lurralde honetako animalia ezberdinak ere ezagutu ditugu, hala nola, hartz zuriak, fokak, pinguinoak, mortsak...

Inuitak arrantzatzen oso trebeak dira.
Berokiak jarri, izotzan zuloak egin, kañaberak hartu eta prest!

Zein ondo pasa dugu Inuiten bizimodua imitatzen!


***                            ***                         ***                           ***                         ***






domingo, 4 de noviembre de 2018

UDAZKENA



KOLOREEK EZTANDA EGITEN,
PAISAIA BERDEAK MILA KOLOREZ APAINTZEN,
ZUHAITZEK SOINEKOZ ALDATZEN,
HOSTO ETA FRUITUAK GALTZEN, 
ETA GUK MILAKA GAUZAK IKASTEN,
ESKERRIK ASKO 
UDAZKEN


jueves, 27 de septiembre de 2018

Gure taldeen izenak

Bozkatu eta gero, hauek izan dira gure taldeetarako aukeratu ditugun izenak.
A taldea aurreko kurtsoan bezala, txitoak izango gara eta B taldea berriz, katuak.

Beitu zein politak geratu diren gure klaseko sarrerak! Gustatzen zaizkizue?



jueves, 20 de septiembre de 2018

Mugikortasun Jasangarriaren Astea

2018KO 

MUGIKORTASUNAREN EUROPAKO ASTEA



Mugikortasunaren Europako Astea aukera ezin hobea da ikasleei mugikortasun jasangarriaren aukerak aurkezteko eta herriek zein hiriek aurrez aurre dituzten erronkak azaltzeko, betiere portaera-aldaketa bat bultzatzeko eta Europarako garraio-estrategia jasangarriago baten sorrerantz aurrera egiteko.


Mugikortasunaren Europako Astea urtero egiten da irailaren 16tik 22ra bitartean.


Zenbat ikasi dugun!!


martes, 5 de junio de 2018

LORE ESKAINTZA

Aurreko astean, eskolako patioan lore eskaintza egin genion gure Ama Birjinari. Horretarako, lore politak prestatu genituen gelan eta oparitu genizkion. Hona hemen bideoa: