Páginas

miércoles, 31 de enero de 2018

BAKEAREN EGUNA

Atzo, urtarrilak 30, bakearen eguna ospatu genuen eskolan.

Goizean, gure bikiarekin eskuak estanpatuz, uso politak egin genituen eta hauek bakearen zuhaitzetan eskegi genituen. Arratsaldean, patiora jaitsi ginen zenbait ekintza egiteko. Lehenik agurra eta hitzaldia entzun genuen. Ondoren gela bakoitzeko makinistek bere usoa eskegitzen zuten bitartean, bakearen aldeko dekalogoa entzun genuen. Amaitzeko, aldez aurretik landutako kanta abestu eta dantzatu genuen.




Eskerrik asko etorri zineten guztioi!
















martes, 9 de enero de 2018

GABONAK OSPATZEN!

Bideo honetan ikus dezakezue gabonak ospatzeko egin genituen ekintza desberdinak: zuhaitz politak apaindu, gure eskuak estanpatu zuhaitz handi bat egiteko, Olentzerori gutuna idatzi genion, jaiotza erraldoia eraiki...


Olentzero eta Mari Domingi eskolara etorri ziren opari batzuk ekartzera



Eta amaitzeko, Zallako antzokian gabon kanta oso polita abestu genuen